sábado, 20 de febrero de 2010

Athletic 1 - Anderlecht 1

Lehen zatian, batez ere. 0-1 galtzen hasi ondoren, Athleticek, gutxien-gutxienik, lortu zuen partida berdintzea. Baina zuri-gorriei dezente zaildu zaie kanporaketa, Anderlecht aurkari gaiztoa baita bere zelaian -datorren ostegunean jokatuko dute itzulikoa, 19:00etan-. Bero jokatzeko partida zen atzokoa, baina Gorka Iraizoz bigunegi ibili zen belgikarren golean, eta, orokorrean, Athleticek ez zuen asmatu partida irakurtzen, nahiz eta bigarren zatian estutu zuen. Eskuz eta buruz bigunegi aritu ziren zuri-gorriak.


Esaten dute euria egiten duela, baina txisa egiten digute.