lunes, 15 de marzo de 2010

Jon Anza gogoan!




Jon Anza euskal militante politikoaren gorpua agertu ondoren, azken hilabeteetan mahai gainean jarri dugun susmoa baieztatu baino ezin dugu egin. Jonen heriotzaren inguruan ematen ari diren bertsio sinesgaitzek Jonen heriotza gerra zikinarekin lotzera garamatza, eta desagerpenaren atzean Espainiako eta Frantziako aparatu errepresiboak daudela ziurtzat jotzen dugu.
Ez dugu sinisten Frantziar Poliziak zabaldu duen bertsio, eta hainbat galdera jarri nahi ditugu mahai gainean:
Non egon da Jon desagertua egon den hamaika egunetan?
Nork deitu zuen Jon banku batean aurkitu zuela esanez?
Nork jaso zuen Jon eta ospitalera eraman?
Non dago Jonek zeraman dirua?
Zein mediku arduratu zen Jonen egoeraz bera ospitalean egon zen bitartean?
Non daude Jonen inguruan egindako parte medikuak?
Non dago Jonen hiltze agiria?
Ospitaleak Jonen heriotzaren berri eman al zien epaile eta poliziei? Eta hala egin bazuen zer egin zuten poliziek edo epaileek informazio honekin?
Ikertu al zuten hilda agertu zen gorpua norena izan zitekeen?
Poliziak bazituen aurrez Jonen ADN-ak, baita senideenak ere. Gorpuari egin al zizkioten and frogak? Zein izan ziren emaitzak?
Baionatik Tolousera zihoan pertsona baten desagerpena lau haizetara zabaldu da azken hilabeteetan. Data antzekoetan bidai horretako tren txartela zeraman pertsona ezezagun bat agertu da eta ospitalean hil. Nola da posible orain arte loturarik egin ez izana?
Jonen desagerpenaren inguruko ikerketan zehar ez zen bere berri galdetu hiriburu honetako ospitale nagusian? Galdetu bazen, zein izan zen jasotako erantzuna?
Zergatik familiari konfirmatu aurretik berria komunikabideetan filtratu du poliziak?
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Jonen heriotza gerra zikinak eragin duela salatu nahi du.
Jon Anzaren hilketan eta ezkutatzean Espainiako eta Frantziako poliziek parte hartu dutela ziurtzat jotzen dugu.
Jonen gorpua ia urtebetez ezkutaturik mantentzea erabaki politikoa izan dela salatu nahi dugu.
Jonen hilketaren, desagerpenaren eta ezkutatzearen arduradun nagusiak Rubalcaba, Zapatero, Alliot Marie eta Sarkozy direla azpimarratu nahi dugu.
Ardura politikoak argitzeko eskatzen dugu, eta Jonekin benetan zer gertatu den argitzea Frantziar estatuaren ardura dela esan nahi dugu.
Errepresio estrategiak euskal independentisten aurka jotzen dihardu molde guztiekin, horretarako tortura, espetxe, legez kanporatzea eta bortizkeria poliziala egunero erabiltzen dituelarik. Azken hilabeteetan lau militante independentistak salatu dute ustezko polizien eskutik bahituak, galdekatuak eta kolaboratzeko mehatxatuak izan direla. Urtea hasi denetik 21 euskal herritar torturatuak izan dira Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan.
Hau da egun Euskal Herriak bizi duen egoera, eta testuinguru errepresibo basati honetan soilik ulertu daiteke Jon Anzaren bahiketa eta hilketa.
Gertaera larri hauen aurrean kalera irteteko deia egin nahi dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik. Horretarako datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.