miércoles, 29 de septiembre de 2010

Gasteizko Gaztetxea

GAZTETXEAREN SORRERA
Gazteek zituzten beharrak zeintzuk ziren ikusita, 1986an jendea mugitzen hasi zen “Asociación Cultural de la Zapa” zelako elkartean kontzertuak, erakusketak eta abar antolatuz eta poliziaren errepresioaren eta etxebizitza arazoaren inguruan hausnarketa sakonak eginez egoera horri irtenbide bat bilatzeko.1988ko apirilaren 28an, Arabako Prudentzio Deunaren egunean, 300 bat lagun manifestazioan abiatu ziren apezpikuaren jabegoko “lorazainaren etxera”, ateari ostikoa eman eta Gasteizko Gaztetxea jaio zen.