También hubo espacio para la reivindicación en San Mamés. Abertzale Sur desplegó una pancarta en favor de «Egunkaria» y Herri Norte hizo lo propio exigiendo la independencia para Euskal Herria y en contra de la presencia de la selección española en tierras vascas.
Se dió aconocer el siguiente comunicado.
ESAIT, Athletic taldeko peñen elkartea eta Osasuna eta Athleticeko zaletuekin elkartu da eta adierazpen hauek egin dira"Osasuna eta Athletic-ek jokatuko duten norgehiagoka dela eta, honako adierazpena nahi dugu egin:
1. Athletic eta Osasuna, hiri eta herrialde desberdinetako taldeak dira, baina hau hala izanda, ahaideak dira era berean, nazio berekoak bait dira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Behe eta Nafarroa Garaia eta Zuberoak osatzen dutena alegia. Nazioa garen heinean, nazioarteko kirol selekzio ofizialak izateko eskubidea dagokigu. GURE SELEKZIOEN OFIZIALTASUNA ALDARRIKATZEN DUGU.
2. Ofizialtasunaren lorpenari begira ardura zuzenak dituztenengana jotzen dugu, norabide horretan urratsak eman ditzaten, ahalik eta modu zabal, plural eta kontsentsuatuenean. Norabide orretan, BATZORDE BATEN SORRERA ESKATZEN DUGU, bertan parte hartu nahi izango lukeen edonori ireita, ofizialtasuna lortzeko bidea adostu asmoz.
3. Euskal taldeetako JOKALARIEI GURE BABES OSOA AZALDU NAHI DIEGU hainbat hedebideren aldetik jaso izandako deskalifikazioen aurrean. Inork urratsak emateko prestutasuna azaldu badu, horiek jokalariak dira. Zuekin gaude.
4. Ofizialtasuna lortzeko futbolarien borondatearen erakusle, Euskal Herriko Kirolariak izenpean eginiko elkartzea dugu. Horregatik DATORREN ABENDUAK 27 DONOSTIAN ANOETAKO BELODROMOAN BURUTUKO DEN KIROL HARRIA DEITURIKO EKITALDIRAKO DEIAREKIN BAT EGITEN DUGU.
5. Futbol talde desberdinetako zaletuak izateagatik banatzen gaituen horrek, batzen gaituena baino gutxiago da. Horregatik, PARTIDUA AHAIDETASUN ETA LAGUNTASUN BALDINTZETAN GARATU DADIN DEIALDIA LUZATZEN DUGU, MODU BEREAN EUSKAL TALDE DESBERDINETAKO ZALETUAK OFIZIALTASUNAREN ALDEKO ERAGILE AKTIBO BILAKATZEKO DEIA LUZATZEN DUGULARIK ERE.