miércoles, 24 de noviembre de 2010

The Polder Cup Championship

Kanalez betetako lur sail batetan futbol zelaiak eraiki eta irailarean 4an, Polder Cup futbol txapelketa ospatu zen Holandan. Txapelketa berezi hau, Maider Lopez-en proiektua bat da, Rotterdam-ko Witte de With-ekin elkarlanean gauzatuta. Jendearen partehartzea, espazioen erabilera eta giza estrategien inguruko hausnarketa berri hau, artista donostiarrak aurreko lanetan erakutsi duen ildoarekin koerentea da oso.


Futbolera jolasteko arauak, hein handi batetan, futbol zelaiaren ezaugarriek zehazten dute. Futbol zelai horren ezaugarriak aldatuz gero, automatikoki aldatzen dira erregelak eta joko berri batetan bihurtzen da. Polder Cup-en parte hartu zuten jokalariek, taktika eta bide berriak bilatu eta deskubritu behar izan zituzten euren helburua lortzeko. Eta hain zuzen ere parte hartzaileek (ez soilik jokalariak, baizik eta bertara hurbildu zen jende ororena, musika banda barne) emandako erantzun eta izandako jokabide anitzek ematen dio zentzua proiektuari. Futbolaz ari gara, baina bizitzako edozein gertakizunaren aurrean gutariko bakoitzak hartzen duen estrategia ezberdinarekin analogia dauka.

The balde 54, urria/azaroa.