Urtero Etxerat elkarteak antolatzen dituen Udako Ekimenen baitan, gaur larunbata, ehunaka eta ehunaka lagun bildu dira Euskal Herriko errepideetan Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan. Presoen Euskal Herriratzearen aldeko banderolak, zubietan jarritako pankartak eta ikurrinak izan dira nagusi. Deskantsu guneetan ere lau hizkuntzetako eskuorriak banatu egin dira. Gure senide presoei aplikatzen zaien espetxe politika kriminalarekin amaitu eta Euskal Herrian dagozkien eskubideen jabe egon daitezen izan dira ekimen honetako aldarri nagusiak.
Gogoratu behar dugu Preso Politikoei ezartzen zaien dispertsio politikak azken 21 urteetan 21 preso politikoen galdu dutela bizia eta 16 senide eta lagunek galdu dutela bizia errepideetan. Ehunaka izan dira eragindako istripuak eta horien eraginez senide eta lagunok jasandako kalte fisiko, psikiko eta materialak. Zer esanik ez jasandako odoluste ekonomiko itzela.
Gaurko ekimenean ehunaka eta ehunaka lagun bildu dira Euskal Herriko errepideetan. Berriz ere hainbeste sufrimendu eragiten duen dispertsio politika hankerra kalera ateratzea lortu dugu. Parte hartzean aipatzekoak dira jende ugari bildu diren guneak. Esaterako, Ugaldebietako deskantsu gunean 300 lagun bildu dira, Gasteizen barrena 200 pertsona inguru, Aritzetako deskantsu gune inguruan 100 inguru, Itziarreko deskantsu gunean 100, Durangaldean 100 lagun eta Iruñeako Zaragoza etorbideko errotondan 130 lagun bildu dira. Hauek ez dira datu orokorrak, nabarmendu nahi izan ditugunak baizik. Jakina da gune hauetaz gain beste gune asko sortu direna errepideetan barrena.
Inzidentziak ere egon dira polizia autonomikoaren jarrera dela eta. Ugaldebietako deskantsu gunean presoen argazkiak zeramazkin emakume heldu bat identifikatua izan da ertzaintzarengatik. Bitartean, bertan bildutako lagunek "Presoak kalera" ohiukatu eta "hator hator" abestu dute. Oreretako gunean ere bi persona izan dira identifikatuak.
Euskal Presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe! El pasado 1 de Agosto, conindiciendo con la fiesta de San Ignacio, Etxerat hizo un pasillo de 300 personas a la entrada de la Basílica de Azpeitia. Las autoridades políticas de Gipuzkoa y Lakua y el obispo Munilla , protegidas por decenas de zipis, escucharon el «Euskal presoak etxera!», de los familiares de presos y presas políticos.
Eskubide zibil eta politikoak. Euskal Herria. Konponbidea. Bakea. Elkarrizketa. Hitza eta erabakia. Son las palabras que se podían leer en los carteles que portaban seis ediles de la izquierda abertzale de Azpeitia.