16 urte baino ez ziren igaro Hibs izenekoak Easter Roadera jolastera joan zirenerako, 1891tik etxeko partidak bertan jokatzen dituztelarik. Hibernia hitza latineraz erabiltzen zen gaur egungo Irlanda uharteari deitzeko beraz izenaren itzulpen literala Irlandarren Futbol Taldea litzateke. H.F.C. beste hiri batzuetan talde berriak sortzeko iradokimen izan zen. Honela, egungo Dundee United
Dundee Hibernian zuen izena bere hastapenetan, eta Glasgow Celtici deitzeko Glasgow Hibernian izena aurkeran izan omen zuten. Gaur egun irlandar izpiritu honek Glasgowen baino ez dirau bizirik. Edimburgon aldiz, Taldearekiko leialtasuna hiriaren ekialdean bizitzeaz edo bertakoa izateaz du zerikusia eta Dundeen, talde bietako (Katoliko eta Protestante) hooligansak elkarrekin barrokatzen dira beraien hiri txikiaren izen ona defendatzeko. Hibsen etsairik nagusiera Heartsak dira, Eskoziako hiriburukoak baita, eta protestante jatorrizkoak, baina hiri eder honetako kaleen jabeak Easter Roadeko Capital City Serviceko mutilak dira Eskoziako Talde Casual beldurgarrienetarikoa.